Gure ikasleei lehenengo egunetik heldu arduratsu gisa irakasleekin berdinen arteko tratua izaten irakasten diegu, denok baikara ezinbestekoak gazteak heltzearekin batera, bilakatuz doan proiektu honetan. Heldu izatera bultzatzen ditugu, eurengan ardura, ahalegina, errespetua eta ondo egindako lanak aintzat hartzearen balioa piztuz.


   Ikasle bakoitzak ikasteko duen erritmoa errespetatzen dugu, eurak ahal dutena eta gehiago emateko presionatuta sentitzen diren arren. Estimulatu egiten ditugu eta auto-estimua indartzen diegu, bilakaera egokia lortzeko funtsezkoa baita


  Talde txikiak direnez, irakasleak bakoitzak behar eta eskatzen duen neurrian lan egiten du, eta batek zer ikasten duen ez du beste baten trakeskeriak baldintzatzen. Horrela, ikastegitik irteten direnean, denek izango dute oinarrizko prestakuntza, baina batzuek, euren trebetasunak tarteko, gaitasun gehiago garatzeko aukera emango dien curriculum zabalagoa lortuko dute.