Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez, baina lanbide bat ikasteko interesa duten gazteei zuzendutako eskaintza da. Espezialitate hauetan sartzeko 15 eta 17 artekoa izan behar duzu. Egiten duzun espezialitatearen bi urteko ikaskuntza-zikloa amaitu ondoren, “Oinarrizko Lanbide Heziketa” titulua jasoko duzu, lan-arloan DBH graduaren baliokidea dena eta Erdi Mailako Zikloetan zuzenean sartzeko aukera emango dizuna.





           

Uste dugu gure ikasleen prestakuntza integrala gure lanaren ardatz nagusia dela. Horregatik, titulazioa eskuratu eta lanbidea ikastearekin lotutako helburuez gain, pertsona eta etorkizuneko langile gisa izango dituzten baloreak lantzen ahalegintzen gara.